MOBILITY LAB FUNDAZIOA BARTZELONAKO SMART CITY FERIARA DOA
Mobility Lab Fundazioak Tomorrow Mobility-n parte hartuko du Smart City World Congress-en mugikortasunari zuzendutako gunean

Mobility Lab Vitoria-Gasteiz Fundazioa Smart City Expo World Congress (SCEW) Feriara joango da. Bartzelonako Firan azaroaren 5etik 7ra garatuko den hiri eta soluzio urbano inteligenteei buruzko nazioarteko gailurra izango da.
Jardunaldiak hainbat estrategia jorratuko ditu gaur egungo metropoliak gune jasangarriago eta biztangarriagoak bihurtzeko, mundu osoko enpresa liderrak elkartuz hainbat arlotan hiriak eraginkorragoak egiteko azken soluzio eta teknologiak erakusteko, kontuan hartuz mugikortasuna, zerbitzu publikoak, hornikuntzak, herritarren partaidetza eta jasangarritasuna.
Smart City Feriak bere biltzarrean nazioarteko 600 hizlari eta aditu baino gehiago elkartuko ditu hiri-eraldaketako azken esperientzia eta aurrerapenak elkartrukatzeko, zortzi ardatz tematikoren inguruan egituratutako hitzaldi-programa baten barruan: Teknologia Habilitatzaileak, Energia eta Ingurumena, Mugikortasuna, Gobernantza, Bizitza eta Inklusioa, Ekonomia, Azpiegiturak eta Eraikinak; eta Segurtasuna eta Babesa.
Mobility Lab Fundazioa Tomorrow Mobilityren hirugarren ediziora bertaratuko da. Bartzelonako Fira eta EIT Urban Mobilityk elkarrekin antolatzen duten ekitaldia da, hiri-mugikortasun jasangarriko paradigma berri bat garatzeko helburuarekin.
Iñigo Bilbaorentzat, Mobility Labeko Zuzendari-Gerentea, Feria hau “Mobility Lab Teknologiak” Arabarako proiektu berritzaileak erakarri ahal izateko asmoz gauzatzen ari den lana ezagutzera emateko aukera bat da. “Azken joerak ezagutzeko eta definitu diren esperimentazio-guneak, lantzen ari den datu-espazioa eta garatzen ari diren proiektu batzuk, Standtrack adibidez, aurkezteko aukera bat izango da”, adierazi du Iñigo Bilbaok.
Feria berean Tomorrow.Building-en bigarren edizioa gauzatuko da, eraikuntza berritzailea ardatz duena, bai eta Tomorrow.Blue Economy ere, hazkuntza ekonomiko jasangarria lortzeko ozeanoetako baliabideen potentzial osoa aprobetxatzera bideratua.
Bartzelonan urtero ospatzen den feriak 1.100 erakusketariren partaidetza izatea aurreikusten da, 850 hiri eta 25.000 bertaratu baino gehiago, azaroaren 5etik 7ra, eta Gran Viako guneko 2 eta 3 pabiloiak beteko ditu.