Scroll Top
C/ Albert Einstein 44, Edif. 6, Ofic. 309 (Parque Tecnológico de Álava) Vitoria-Gasteiz, Álava 01510, ES

NOTICIAS

MOBILITY LAB FUNDAZIOAK JARDUNALDI BAT ANTOLATU DU MUGIKORTASUNEAN ETA LOGISTIKAN SOLUZIO BERRITZAILEAK TESTATZEKO ESPERIMENTAZIORAKO ZORTZI GUNE BARNEAN HARTUKO DITUEN INNOVATION LAB EKIMENA AURKEZTEKO

Elkarrizketarako gune bat irekiko da saioan erronkak eta aukerak batera identifikatzeko hiru kontraste-mahairen bidez

Elkarrizketarako gune bat irekiko da saioan erronkak eta aukerak batera identifikatzeko hiru kontraste-mahairen bidez

Mobility LAB Vitoria-Gasteiz Fundazioak, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren bultzadarekin, jardunaldi tekniko bat antolatu du teknologiako eta logistikako agenteen artean hainbat esparrutan soluzio berritzaileak egiteko esperimentaziorako zortzi gune barnean hartzen dituen Innovation Lab ekimena aurkezteko, eta garraio publiko adimenduna, ibilgailu autonomo eta konektatuta, azken miliako banaketa, logistika intermodala, droneak, edukiera handiko bideak, bide-segurtasuna eta mikromugikortasuna izango dira gune horiek.

Innovation Lab: Esperimentaziorako guneak. Mugikortasunaren eta logistikaren etorkizuna marrazten’´ da martxoaren 13an (osteguna) 10:00etatik 13:30era Europa Biltzar Jauregian egingo den jardunaldiaren izenburua, eta esperimentaziorako zortzi guneen logika, eta soluzio berritzaileak baliozkotzeko gune horiek eskaintzen dituzten aukerak azaldu nahi ditu jardunaldiak.

Gune guztiek eskaini ditzaketen erronkak eta aukerak batera identifikatzeko elkarrizketarako gune bat irekiko da saioan. Dinamika horren bidez, beren ezagutza eta esperientzia partekatu ahalko dute agente guztiek kontzeptualizazioa aberasteko eta, erabilera-kasu konkretu eta balizko agertokien bidez, soluzio berritzaileak testatzeko funtsezko premiak lehenesteko.

Arabako diputatu nagusi Ramiro González Vicentek eta Gasteizko alkate Maider Etxebarria Garcíak irekiko dute hiru kontraste-mahai izango dituen jardunaldia:

  • Logistika intermodala eta azken miliako banaketa
  • Ibilgailu konektatu eta autonomoa, edukiera handiko bideak, eta droneak eta
  • Garraio publiko adimenduna, mugikortasun aktiboa eta mikromugikortasuna, eta bide-segurtasuna eta irisgarritasuna.

Networkinga eta elkarrizketan sortu daitezkeen sinergiak sustatzeko, kaferako etenaldi bat izango dugu ideiak trukatzen jarraitzeko.

Jardunaldira bertaratu nahi izanez gero, formularioa bete dezakezue horretarako, eta zein mahaitan parte hartzea interesatzen zaizuen hautatu.

INNOVATION LAB EKIMENAREN AURKEZKPEN-PROGRAMA 

10:30 Irekiera instituzionala 

Ramiro Gónzalez Vicente, Arabako diputatu nagusia 

Maider Etxebarría García, Gasteizko alkatea 

Iñigo Bilbao Ubillos, Mobility Lab Vitoria-Gasteiz Fundazioko zuzendaria

11:00 “Sandbox eta esperimentazio guneen testuingurua.”

Geana de Miranda Leschko, Lege Berrikuntzako proiektuen arduraduna TECH Friendly enpresan.

11:15 “Innovation Lab ekimenaren aurkezpena: Esperimentaziorako zortzi guneak”.

Leire Balzategui Urrutia, Mobility Lab Vitoria-Gasteiz Fundazioko berrikuntzako arduraduna

11:45 Kaferako etenaldia 

12:15 Kontraste-mahaiak: 

– Logistika intermodala eta azken miliako banaketa

– Ibilgailu konektatu eta autonomoa, edukiera handiko bideak eta droneak 

– Garraio publiko adimenduna, mugikortasun aktiboa eta mikromugikortasuna, eta bide-segurtasuna eta irisgarritasuna 

13:15 Amaiera 

Related Posts