Scroll Top
C/ Albert Einstein 44, Edif. 6, Ofic. 309 (Parque Tecnológico de Álava) Vitoria-Gasteiz, Álava 01510, ES

ALBISTEAK

Mugikortasun eta logistikan proiektuak probatzeko esperimentazio-guneak

Gasteizen eta Arabako lurraldean mugikortasuneko eta logistikako proiektu berritzaileak probatzeko esperimentazio-gune kontrolatuak sortzeko laguntza teknikoa kontratatzeko lizitazioa ireki da.

Esperimentatzio-guneal argazkia

Gasteiz eredu da nazioartean mugikortasunari eta iraunkortasunari dagokienez, eta hala izaten jarraitzea nahi dugu. Gainera, Fundazioan lanean dihardugu hiria eta lurraldea mugikortasun- eta logistika-proiektuen erreferente bihurtzeko, talentua erakartzeko eta gure enpresa-sarea indartzeko.
Mobility LABen ildo estrategikoetako bat living lab bat sortzea da, esperimentaziorako araututako hainbat espazio fisikok osatuko dutena, laborategi baten proba-baldintzak simulatzeko ingurune erreal kontrolatu batean eta hori ahalbidetzen duen araudi baten pean (regulatory sandbox). Horrela, hainbat berrikuntza-eragilek (enpresak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak, etab.) mugikortasunaren eta logistikaren arloko irtenbide berritzaileak diseinatu eta aztertu ahal izatea bilatzen da. Zehazki, droneei, ibilgailu autonomo eta konektatuei, azken miliako banaketari, garraio publiko adimendunari, logistika intermodalari eta gaitasun handiko bideei zuzendutako sei espazio espezifiko planteatzen dira.
Lizitazioaren iragarkiaren esteka partekatzen dugu, aplikatzeko interesa bazenu:

https://www.contratacion.euskadi.eus/webkpe00-kpeperfi/es/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso426410/es_doc/index.html?ruta=informacionAmpliadaAnuncios&busquedaAvanzada=