Scroll Top
C/ Albert Einstein 44, Edif. 6, Ofic. 309 (Parque Tecnológico de Álava) Vitoria-Gasteiz, Álava 01510, ES

NOTICIAS

MOBILITY LAB FUNDAZIOA ETA ARABAKO 5 ENPRESA GREENCITIES & S-MOVING FORUMEKO PROTAGONISTAK. MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN FORO NAGUSIETAKOA DA, ETA MALAGAN EGINGO DA GAURTIK AURRERA

Bere parte-hartzearekin, Mobility Labek indartu egingo du mugikortasun jasangarriaren arloan irtenbide berritzaileak sustatzeko konpromisoa, bai eta Araba eta bertako enpresak sektore horretan erreferentziazko eragile gisa posizionatzeko konpromisoa ere

Mobility Lab in the Greencities

Gasteizen, 2024ko irailaren 24an – Mobility Lab Fundazioak, Arabako mugikortasunaren ekosistemako hainbat enpresarekin batera, Greencities & S-Moving Forum, Urban Intelligence and Smart Mobility Foroan parte hartuko du gaurtik aurrera. Hiri adimendunei eta mugikortasun jasangarriari buruzko Estatuko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da foro hori eta gaur eta bihar egingo da Malagako Azoka eta Kongresuen Jauregian (FYCMA).

Fundazioaren parte-hartzearen helburua da mugikortasun jasangarriaren arloan konponbide berritzaileak sustatzea, eta Araba eta bertako enpresak erreferente bihurtzea hazten ari den sektore horretan.

Foro horren esparruan, funtsezko proiektuak aurkeztuko ditu Mobility Lab Fundazioak, hainbat proiektutan murgildua baitago Arabako zenbait enpresarekin elkarlanean, hiri-inguruneak eraldatzeko helburuarekin betiere, eta arreta berezia emanda teknologia garbien erabilerari, garraioaren elektrifikazioari eta baliabideen kudeaketa eraginkorrari.

Bere lan-ildo nagusien artean, nabarmentzekoa da Living Labs guneak sortuta egiten ari den lana. Esperimentazio-guneak dira, beren arau-esparru propioarekin (sandbox), mugikortasunaren eta logistikaren sektoreetan irtenbide berritzaileak probatzeko eta erakusteko, Gasteizen eta Araban berrikuntza bultzatu ahal izateko. Horren harira, Iñigo Bilbao, erakundeko zuzendaria, izango da hizlari nabarmenetako bat bihar, hilak 25, 10:20an, Urban Arenan egingo den hiriak hiri-laborategi gisa aztertzeko mahai-inguruan.