Scroll Top
C/ Albert Einstein 44, Edif. 6, Ofic. 309 (Parque Tecnológico de Álava) Vitoria-Gasteiz, Álava 01510, ES

‘LOGISTIKA INTERMODALA ETA HIRI BANAKETA BULTZATZEKO DATUAK’ JARDUNALDIAN IZANGO DIRA KASU ARRAKASTATSUAK ETA ADIBIDE INSPIRATZAILEAK

Datorren asteazkenean lehen mailako partaideak izango ditugu, proiektu interesgarriak lehen pertsonan kontatuko dizkigutenak.

IZEN-EMATE IREKIAK

Datuek zerbait abstraktua diruditen bitartean, hainbat proiektuk eta kasu arrakastatsuk horien potentziala erakusten digute. ‘Logistika intermodala eta hiri banaketa bultzatzeko datuak’ jardunaldian, datorren asteazkenean, 21ean, mahai-inguruetako parte-hartzaileek kontatuko digutena aztertzen dugu.  

Azken miliako banaketa  

  • Paul Iano-k (Eraman Coop) Gasteizko San Martin auzoan kudeatzen duten hub ziklologistikoan murgilduko gaitu  
  • Regina Enrich-ek (Eurecat) entrega ekologikoak, kooperatiboak eta interkonektatuak helburu dituen GREEN-LOG proiektua hurbilduko digu  
  • Carolina Ciprés (Zaragoza Logistics Center) Europako aktoreei plataforma digital pribatuen mendekotasun ekonomikoa, soziala eta teknikoa murrizten laguntzen dien DISCO proiektuaz arituko da  

Logistika intermodala 

  • Álvaro Alcaraz-ek (Railsider) trenbideen trazabilitateari buruzko kasu pilotu bat aurkeztuko du, denbora errealean trenen kokapena eta osaera ezagutzeko aukera ematen duena, eta Jundiz bezalako beste terminal batzuetan erreplikatzeko duen potentziala ere jorratuko du   
  • Aristarco Tomás-ek (Tenalach Consulting) logistikaren arloan arrakasta izan duen kasu bat kontatuko du Freixenet-ekin batera, merkantzia mota desberdinei aplikatutako soluzioetatik sortutako datuak operatibarako giltzarri izan daitezkeela erakusten duen adibide bat 
  • Harbil Arregui-k (Vicomtech) zentroak Europako bi proiektutan hornitzaile teknologiko gisa duen esperientzia kontatuko du (AUTOMOTIF eta FEDORA), datu multimodalak kudeatzen eta hainbat mugikortasun eta logistika zerbitzutarako datu-espazioak erabiltzen  

Ekosistema logistiko eta industrialaren efizientzia, konektibitate eta iraunkortasun handiagoa lortzeko urratsa ematen hurrengoa izan zaitezke, datu espazioei esker.  

Oraindik ez duzu izena eman? 

📍 Europa Biltzar Jauregia (Vitoria-Gasteiz)

🗓️ 2026ko urtarrilaren 21a

🕛 9:30 – 13:30

Parte-hartzea doakoa da, plazak mugatuak dira, eta izen-ematea hemen egin daiteke.

Egitarau osoa

9:00 Akreditazioak

9:30 Ongi etorri instituzionala

Iñaki Gurtubai, Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatua

9:40 Mobility LAB, Arabako hiri-mugikortasun eta logistikako berrikuntza-poloa.

Iñigo Bilbao, Mobility LABeko zuzendaria.

9:55 Zer da datu espazio bat?

Andoni Martín, Arabako Kalkulu Zentroko Eraldaketa Digitaleko Unitateko arduraduna.

10:15 Mobility LABen erabilera-kasuak: DATALOG eta DATADUM.

Leire Balzategui, Mobility LABeko Berrikuntzako arduradun teknikoa.

10:35 Esperientzia inspiratzaileen mahaia: DATADUM, azken miliako banaketa

Paul Iano (Eraman Coop, San Martingo microhub-aren operadorea), Regina Enrich (Eurecat, Greenlog proiektua), Carolina Ciprés (Zaragoza Logistics Center, DISCO proiektua). Moderatzailea: Luke Bates (Factual) 

11:25 Kaferako etenaldia

11:55 Tren-autobideak eta SIMPLE aplikazioa.

Antonio Aguilar, Salgaien Garraioa Sustatzeko zuzendariordea, Adif.

12:25 Esperientzia inspiratzaileen mahaia: DATALOG, logistika intermodala

Álvaro Alcaraz (Railsider, Jundizeko nodoa/SIMPLE), Aristarco Tomás (Tenalach Consulting), Harbil Arregui (Vicomtech). Moderatzailea:  Iñaki Alonso, CTVko arduradun teknikoa.

13:05 Datu Espazioak Espainian hedatzeko estrategia: logistikarako eta mugikortasunerako erronkak eta aukerak. Datu Espazioen Kit-a aprobetxatzea.

Antonio Alcolea, Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzako Datuen Zuzendaritza Nagusiko Programa, Gobernantza eta Sustapeneko zuzendariorde nagusia. Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioa.

13:30 Jardunaldiaren itxiera.

IZENA EMAN HEMEN

Related Posts