Volver al blog Albisteak

MOBILITY LAB VITORIA-GASTEIZ MUBIL MOBILITY EXPO-RA JOANGO DA

MOBILITY LAB VITORIA-GASTEIZ MUBIL MOBILITY EXPO-RA JOANGO DA

Apirilaren 17an eta 18an egingo da, Irungo Ficoba erakustazokan

Banner ML

Pozten gaitu jakinarazteak Mubilek Ficoban antolatutako azokara joango garela, apirilaren 17an eta 18an. Azokaren laugarren edizioa da, eta erreferente da Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren industrian.

Stand bat izango dugu, eta Mobility LABean lantzen ari garen proiektuak sakonago ezagutzeko aukera izango duzue. Gainera, gure zuzendari Iñigo Bilbaok living labs gaiari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du ostegunean, hilak 18, 10:00ean. Gure ekosistemako enpresek ere parte hartuko dute, hala nola Basquevolt, Veltium, Tecnalia, Vicomtech, BasqueCCAM, etab.

Zain gaituzue Ficoban