{"id":1152,"date":"2026-03-05T12:52:55","date_gmt":"2026-03-05T12:52:55","guid":{"rendered":"https:\/\/mobilitylab.eus\/lan-saioa-jundiz-enpresa-logistikoak-datuak-partekatzeak-balioa-eman\/"},"modified":"2026-06-24T14:54:07","modified_gmt":"2026-06-24T12:54:07","slug":"lan-saioa-jundiz-enpresa-logistikoak-datuak-partekatzeak-balioa-eman","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/mobilitylab.eus\/eu\/lan-saioa-jundiz-enpresa-logistikoak-datuak-partekatzeak-balioa-eman\/","title":{"rendered":"MOBILITY LABEK JUNDIZKO ENPRESA LOGISTIKOEKIN BATERA AZTERTU DU NOLA DATUAK PARTEKATZEAK BALIOA EMAN DIEZAIEKEEN"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong><em>MOBILITY LABEK JUNDIZKO ENPRESA LOGISTIKOEKIN BATERA AZTERTU DU NOLA DATUAK PARTEKATZEAK BALIOA EMAN DIEZAIEKEEN<\/em><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><b><i>DATALOG proiektuaren barruan kokatutako lan-saio batean, kate intermodaleko hainbat eragilek egunerokoan erabiltzen duten informazioa aztertu da, eta arreta jarri da nodoaren ikuspegi integral batek nola egin dezakeen bere lana eraginkorrago eta jasangarriago. <\/i><\/b><b><i>&nbsp;<\/i><\/b><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/mobilitylab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/WhatsApp-Image-2026-03-04-at-09.41.12-2-1.jpeg\" alt=\"\"\/><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Martxoaren 3an, Mobility LABek, Gasteizko Garraio Zentro Intermodalarekin (CTV) batera, <strong>\u2018Datutik baliora Jundizko nodo intermodalean\u2019<\/strong> jardunaldia ospatu zuen Jundizen, eragile logistikoekin egindako lan-saio bat, haien operatiboa hobeto ulertzeko eta datu-ezpazioek nola egin dezaketen eraginkorrago eta jasangarriago azaltzeko. Kate honetan rol ezberdinak dituzten enpresek parte hartu zuten: Kaiku, Duvenbeck, Sibport eta TT Taldea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>I\u00f1aki Alonso<\/strong> CTVko arduradun teknikoak eman zion hasiera jardunaldiari, &#8220;mugarri garrantzitsua&#8221; dela azpimarratuz: &#8220;Zaila dirudi enpresentzako datu-espazioek dakarten aukera ulertzea. Bakoitzak bere know how-a eta funtzionatzeko modua ditu. Partekatze hitzak beldurra ematen du beti, eta ate hori irekitzeko modurik onena enpresei entzutea da&#8221;.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>I\u00f1igo Bilbaok<\/strong>, Mobility LABeko zuzendariak, fundazioaren lana azaldu zuen, baita logistikari eta mugikortasunari dagokienez berrikuntza-gune izateko testuinguruaren egokitasuna ere. Bere lan-ildoen artean, Mobility LABek Datu-Espazio bat (MOVDATA) sortu du, sektore horretan Euskadiko lehena, eta bi erabilera-kasu ditu abian: DATADUM, Azken Miliako Banaketan zentratua, eta DATALOG, logistika intermodalera bideratua. Hiru proiektuak Next Generation funtsek finantzatu dituzte, Datu Sektorialen Guneak deialdiaren bidez.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Teoria lurreratzeko, <strong>Andoni Mart\u00edn<\/strong> Arabako Kalkulu Zentroko Eraldaketa Digitaleko Unitateko arduradunak parte-hartzaileei azaldu zienez, datu-espazio bat eragile desberdinen arteko datu-produktuen truke federatua eta segurua ahalbidetzen duen ingurune bat da. Partekatzea modu seguruan eta parte-hartzaile bakoitzak definitutako borondatezko baldintzetan egiten da; horrela, Datu-Espazioak konfiantza, kontrola eta balio partekatua sortzea bermatzen du.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Datuen gaineko subiranotasuna, datuak lagatzen dituenak beti jakin dezan erabilera zehatz bat emango zaiela, eta ez beste bat, izan da gehien nabarmendu den puntuetako bat. Zibersegurtasunean ere sakondu du <strong>Lorenzo D\u00edaz de Apodaca<\/strong> Cybertixeko CEOak, Europako <strong>NIS2<\/strong> zuzentarauari helduz.<\/p>\n\n\n\n<h6 class=\"wp-block-heading\">Zibersegurtasuna hobetzeko<\/h6>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">EBren arau horrek, <strong>apirilean transposizioa egitea aurreikusten denak<\/strong>, zibersegurtasuna indartzen du estatu kideetan. Sektore kritikoetan informazio-sareen eta -sistemen segurtasun-maila komuna hobetzea du helburu. Ildo horretan, D\u00edaz de Apodacak adierazi zuen datuen espazio batek indartu egin dezakeela NIS2ren betetzea eta ekosistema logistikoen segurtasuna, sektore horrek zibererasoen % 24,6 jasan baitzituen 2024an Europan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Gainerako saioan parte hartu duten enpresek beren egunerokotasuna nolakoa den, zer informazio trukatzen duten, zer kanal erabiltzen dituzten horretarako, zer erabaki hartzen dituzten, nola komunikatzen diren kate logistikoko beste eragile batzuekin&#8230; azaldu dute.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ildo horretan, <strong>Ana Lodeiro<\/strong>k, Libeliumeko Smart Cities Sales Manager-ak, Iris360 plataformako demoak erakutsi dizkie parte-hartzaileei, nodoaren ikuspegi integrala eskaintzen duen eta datu-espazio batean oinarritzen den soluzio teknologikoa. Lodeirok azaldu duenez, plataforma hori eragile bakoitzaren benetako beharretara egokitu daiteke, eta haiek partekatzen dituzten datuetan oinarritu, etorkizunean Mobility LABek eta Arabako Kalkulu Zentroak bultzatutako Datu-Espazioan oinarrituta garatzeko.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">&#8220;Iris360-k nodoaren ikuspegi integrala eta denbora errealean emateaz gain, <b>iturri heterogeneoen integrazio segurua ahalbidetzen duen motorra da, elkarreragingarritasun teknikoa eta agente bakoitzak definitutako datuaren subiranotasuna bermatuz<\/b>&#8220;, azaldu du Lodeirok. Lodeirok gaineratu duenez, &#8220;Iris360 plataforman logistikako eragileen datuak balio estrategiko bihurtzen dira&#8221;. Plataforma modu modularrean doitzen ari da, eragileen erronka espezifikoei erantzuteko. Horri esker, DATALOGen pilotua ez da kontzeptuaren proba hutsa, baizik eta tresna operatibo erreal bat hedatzea, etorkizunean hedatu aurretik nodo intermodalaren kudeaketa adimenduna baliozkotu eta optimizatzeko. Oraingoz, proba pilotuak egingo dira ingurune kontrolatu batean, kontzeptu-proba formatuan, etorkizunean edozein hedapen egin aurretik probaren erabilgarritasuna baliozkotzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Logistika intermodalaren egunerokotasunean jarduten duten eragileekin batera egindako jardunaldi honen helburua funtsezkoa izan da: nodoaren ikuspegi integral batek, agente logistiko guztien datuen partekatzeari esker funtzionatuko duenak, haien <strong>beharrak nola konpon ditzakeen ulertzea, behar duten informaziora egokitu eta logistika intermodal eraginkorragoa, iraunkorragoa eta konektatuagoa eskain dezakeen.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<h6 class=\"wp-block-heading\">DATALOG proiektuari buruz<\/h6>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>\u2018DATALOG. Logistika Intermodalerako Datuak\u2019<\/strong> Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzak (SEDIA) finantzatzen du, \u2018Datu Sektorialen Guneak\u2019 programaren barruan, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU). Datuak partekatuz, logistikaren arloan elkarreragingarritasuna eta intermodalitatea bultzatu nahi ditu, eta salgaiak errepidetik trenbidera eta itsasontzira lekualdatzen lagundu, garraioaren deskarbonizazioko Europako helburuei eta Trenbide eta Itsas Autobideen proiektuei jarraituz (non Jundiz eta gertu dagoen Bilboko Portua lehentasunezko nodoak diren).<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"135\" src=\"https:\/\/mobilitylab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Diseno-sin-titulo-3-1-1024x135.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1392\" srcset=\"https:\/\/mobilitylab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Diseno-sin-titulo-3-1-1024x135.png 1024w, https:\/\/mobilitylab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Diseno-sin-titulo-3-1-300x39.png 300w, https:\/\/mobilitylab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Diseno-sin-titulo-3-1-768x101.png 768w, https:\/\/mobilitylab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Diseno-sin-titulo-3-1-1536x202.png 1536w, https:\/\/mobilitylab.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Diseno-sin-titulo-3-1.png 1900w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>DATALOG proiektuaren barruan kokatutako lan-saio batean, kate intermodaleko hainbat eragilek egunerokoan erabiltzen duten informazioa aztertu da, eta arreta jarri da nodoaren ikuspegi integral batek nola egin dezakeen bere lana eraginkorrago eta jasangarriago. <\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1153,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[28],"tags":[],"class_list":["post-1152","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","category-albisteak","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/mobilitylab.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1152","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/mobilitylab.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/mobilitylab.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mobilitylab.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mobilitylab.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1152"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/mobilitylab.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1152\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1393,"href":"https:\/\/mobilitylab.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1152\/revisions\/1393"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mobilitylab.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1153"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/mobilitylab.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1152"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/mobilitylab.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1152"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/mobilitylab.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1152"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}