NOR GARA?
Vitoria-Gasteizko Mobility Lab Fundazioa hiri-mugikortasunaren eta logistikaren berrikuntza-polo bat da, proiektu berriak probatzeko eta Arabako ehun ekonomikoaren lehiakortasuna bultzatzeko sortu dena.
![Imagen del bus eléctrico Bei en primer plano pasando frente al Boulevard en Vitoria_Gasteiz al atardecer.](https://mobilitylab.eus/wp-content/uploads/2023/09/midion-1.jpg)
Gasteizen eta Araban mugikortasuna eta logistika hobetzeko ekimenak, esperientziak eta pilotuak antolatzea, sistematizatzea eta artikulatzea, eta ekonomia-sarearen lehiakortasuna bultzatzea.
Mugikortasunean eta logistikan berrikuntza-polo bat eraikitzea, negozio-aukerak sortuko dituena eta Gasteizeko eta Arabarako politika eraldatzaileetan erreferente izango dena.
![Imagen en la que se observa un centro de logística en primer plano y varios camiones circulando al fondo](https://mobilitylab.eus/wp-content/uploads/2023/09/vision-1.jpg)
HURBILTASUNA
Gasteizko eta Arabako eragileek eskaintzen dituzten gaitasun, produktu eta zerbitzuak eta horien beharrak sakon ezagutzea.
LANKIDETZA
Erakundeen, enpresen, ikerketa- eta prestakuntza-zentroen, herritarren eta tokiko eta nazioarteko gainerako eragileen arteko lankidetza, helburu partekatuak lortzeko.
JASANGARRITASUNA
Zero emisioko ereduarekin konprometituta dauden mugikortasuneko eta logistikako proiektu eta ekimen iraunkorrak garatzearen aldeko apustua.
GARDENTASUNA
Parte hartzen duten aktore guztien artean zintzotasuna eta erabakiak hartzeko prozesuan sartzea, informazioa eskuratuz eta eragile guztiekin etengabeko komunikazioa mantenduz.