Arkitektoa (EHU), PLGP (IESE-Nafarroako Unibertsitatea) eta Europako Proiektuetan Espezialista (SOST-CDTI-Bruselas).
20 urtez Gasteizko Udalean lan egin zuen, tranbiaren ezarpenean, abiadura handiko trenaren integrazioan eta Mugikortasun Jasangarriaren Planaren idazketan. Euskadiko Garraio Agintaritzako (ATE) kide, TUVISA garraioko udal-enpresako kontseilari, TECNALIA Fundazioko patronatuko kide eta GILSA sozietate publikoko kontseilari izan zen.
European Green Capital 2012 bezala Gasteizko jarduerak koordinatzeko pribilegioa izan zuen, eta FINNOVA Fundazioan aritzeak Europako funtsen ezagutza interesgarria eman dio. Gainera, EBko aditu gisa, World Cities, IURC (International Urban and Regional Cooperation) edota EU-Brazil Sector Dialogues programetan parte hartu du.
Herri Lanetako Ingeniari Teknikoa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Bide, Ubide eta Portuetako Goi Mailako Ingeniaritza Kantabriako Unibertsitatean, eta Garraio Plangintzako eta Ingeniaritzako Masterra Leedseko Unibertsitatean (Erresuma Batua).
Mugikortasunaren plangintzan eta modelizazioan eta proiektuen kudeaketan esperientzia du Erresuma Batuan eta Euskadin, eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko Arlo Estrategikoen arduraduna izan zen.
Euskal Herriko Unibertsitatean enpresen administrazio eta zuzendaritzako graduatua eta proiektu mekanikoen garapeneko goi-mailako teknikaria. Esperientzia handia administrazio-arduradun gisa, batez ere eraikuntzaren sektorean, obra publikoko proiektu handietan parte hartu baitzuen.