MOBILITY LAB FUNDAZIOAK MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ARABAKO EKOSISTEMA BERRITZAILEA AURKEZTUKO DU DATORREN ASTEAN VALENTZIAKO E-MOBILITY EXPO WORLD CONGRESS AZOKAN
Mobility Lab-ek 40 m2-ko standa izango du, eta bertan Arabako elektromugikortasun-ekosistemako funtsezko eragileakk ere egongo dira, hala nola CIC Energigune, Bcare, Basquevolt edo Parke Teknologikoa.
Saray Zárate Berrikuntzako
Ekonomiaren Garapeneko foru diputatuak gidatuko du Arabako ordezkaritza
ekitaldi honetan, sektoreko garrantzitsuenetako bat.
Mobility Lab Vitoria-Gasteiz Fundazioak otsailaren 13tik 15era Valentzian, aurtengo Europako Hiriburu Berdean, egingo den e-Mobility Expo World Congress-en parte hartuko du. Arabako ordezkaritza ugaria fundazioak sustatzen duen Arabako mugikortasun-ekosistemaren funtsezko entitateek osatuko dute, honako eragile hauekin: CIC Energigune, Basquevolt, Bcare, Euskadiko Teknologia Parkea, TUVISA, Mercedes-Benz, Talgo, Veltium, Tecnalia, Eurocybcar, BasqueCCAM, UPV-EHU, BAM (Basque Automotive Manufacturing Center), Monty Bikes (BH taldea), CTV, Plugeen eta Mercadona. Erakunde horietako askok paper garrantzitsua izango dute biltzarraren egitarau osoa osatzen duten hitzaldietan. Lurraldeko ordezkaritza oparoaren buru Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako diputatu Saray Zarate izango da. Mobility Lab Vitoria-Gasteiz Fundazioa Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bultzatzen dute, eta sektoreko erakunde publiko eta pribatuen babes zabala du.
Iñigo Bilbao Mobility Lab-eko zuzendariak adierazi duenez, “lurralde txikia gara, baina eragile garrantzitsuak ditugu elektromugikortasunaren balio-kate osoan: CIC Energigune, energiaren biltegiratzea ikertzen duena, eta Mercedes-Benz, ibilgailu elektrikoak egiten dituena. Gainera, ekosistema aberats honetan Basquevolt bezalako bateria-fabrikatzaileak daude, Bcare bezalako baterien bizi-zikloaren kudeatzaileak, Veltium bezalako kargagailuen fabrikatzaileak, Eurocybcar bezalako zibersegurtasun-ziurtatzaileak, Michelin bezalako ibilgailu elektrikoentzako pneumatiko berezien fabrikatzaileak, etab. Benetan uste dut zaila dela eremu honetan inbertitzeko eta berritzeko leku egokiagorik aurkitzea, gainera, funtsezko euskarriak ditu, hala nola Parke Teknologikoa, BAM edo UPV-EHU. “
Iaz egin zen lehen edizioan, eMobility World Congress-ek 16 herrialdetako ia 6.000 bisitari izan zituen, 344 hizlari eta nazioarteko 179 enpresa, hala nola Ford, Toyota, Iberdrola, Cepsa, Balearia, Air Nostrum, BP eta beste batzuk. Edizio honetan kopuru horiek nabarmen gainditzea aurreikusten da.
Mobility Lab sektorean erreferente diren beste azoka batzuetan ere izan da, hala nola Green Cities-S-Moving (Malaga), European Mobility Days (Sevilla) edo Global Mobility Call (Madril) azoketan, baina lehen aldia da Arabako ekosistemaren babes garrantzitsu horrekin joaten dena, eta stand propio bat izango du. Zeregin hori funtsezkoa da Arabako enpresen eta erakundeen potentziala ezagutarazteko eta mugikortasun elektrikoaren azken nazioarteko joerekin lotzeko, gure lurraldera inbertsio berriak erakartzeko helburuarekin.